XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juanaren galtze trixtiak
Dereit bizia kalitû,
Bai eta biga bostetan,
Geroztik, dizût sofritû.

Maite nin ûskal-Herria,
Berheziki Xûberua.
Ttipi da bena agûdo.
Goza beza sosegia!

Adio ene seme maitiak!
Adio adixkidiak!
Adio laborariak!
Adio ere artzaiñak!

Bizi zitaiela, lûzaz,
Bai osagarri hunian,
Bai anaitarzun osuan,
Bai eta bake handian!

(Jelkhi Aingûriak eta khanta:).

d'Oihenart kontsola zite,
Heriuaren ondotik,
Zelian beitzirateke
Saintû gûzieki, botzik.

Hunki hanitx egin dûzû
Zure bizi ederrian.
Orai, phausatûren zira,
Bethiko, paradûsian.

A d'OIHENART (khanta belhariko).

O! Zelûko Jinko Huna,
Jinik dût azken orena.
Lagûnt nezazû, nasaiki,
Izan dadin baliusena.

(Xirûla)
Zure gomendin ûzten tût
Maite dûtûdanak oro,
Ni, gaiñilat juan onduan,
Berriz ikhusi artio!

(Xirûla)
Pharka othoi bekhatiak,
Ene gogueta trixtiak,
Ene etsenplu gaixtuak,
Ta elhe soberakinak.